Ikastetxentzako lehen Zurrumurruen Aurkako Prestakuntzak MARTXAN daude! Primeras Formaciones Antirrumores en Centros Educativos YA EN MARCHA!

Gaur egun, mugikorrean eta smartphonetan Internetaren erabilera ugaritzearekin batera, populazio gazteenak dira desinformaziorako eta sare sozialetan dabiltzan zurrumurru xenofobo eta diskriminatzaileetarako irispidearen aurkako talde ahulenetako bat. Aurreiritzi bat desmuntatzea zeregin geldoa da, pazientzia handia eta jarrera positiboa eskatzen duena. Ez da erraza ahoz aho dabiltzan buloak indargabetzea, iturri ezezagunetatik iristen zaizkigu WhatsAppetik, edo hormaz horma salto egiten dute sare sozialetatik. Edonork sor dezake informazioa, kontrastatuta egon ala ez, eta informazio hori ustekabeko ondorioen fenomeno biral bihur daiteke.

Zurrumurru nagusiak desmuntatzeko eta kulturen arteko aniztasuna modu adiskidetsu eta sortzailean landu ahal izateko, Arabako Errioxako Kuadrillak, Bitartean Jolasean Elkartearen eskutik, Zurrumurruen Aurkako Prestakuntza eskaintzen die Arabako Errioxako ikastetxeen sare osoari, hezkuntza komunitateari zuzenduta (irakasle, familia eta ikasleei).

Tailerrak 2019/2020 ikasturtean zehar egingo dira.

Urrian hasi ginen Zurrumurruen Aurkako taldeak antolatzen Eltziegoko ikastetxe publikoan. Batez ere ikastetxeetako irakasleei zuzendutako prestakuntza praktikoa izan zen, metodologia aktiboa, parte hartzailea, gogoetatsua eta dialogikoa erabiliz.

Actualmente, con la popularización del uso de internet móvil y los smartphones las poblaciones más jóvenes son uno de los grupos más vulnerables a la desinformación y acceso a rumores xenófobos y discriminatorios que circulan en las redes sociales. El desmontaje de un prejuicio es una tarea lenta, que requiere de mucha paciencia y de una actitud positiva. No es fácil contrarrestar los bulos que corren de boca en boca, nos llegan por WhatsApp desde fuentes desconocidas o saltan de muro en muro por las redes sociales. Cualquier persona puede generar información que, esté contrastada o no, puede convertirse en un fenómeno viral de consecuencias insospechadas.

Para poder desmontar los principales rumores y trabajar la diversidad intercultural de manera amistosa y creativa la Cuadrilla de Rioja Alavesa de la mano de la Asociación Entretanto Entretanto ofrece a toda la red de centros educativos de Rioja Alavesa Formación Antirrumores dirigida a la comunidad educativa (profesorado, familias y alumnado).

Los talleres se llevarán a cabo a lo largo del curso 2019/2020.

En octubre comenzamos las formaciones Antirrumores en el Colegio público de Elciego. Fue una formación eminentemente práctica dirigida al profesorado del centros educativo con una metodología activa, participativa, reflexiva y dialógica.

Orain, azaroan, hasi gara prestakuntza horiek ematen Oiongo ikastetxe publikoan, baita ere irakaslegoari zuzenduta.

Y desde noviembre estamos  realizando formaciones antirrumores también en el Colegio público de Oyón-Oion Ramiro de Maeztu.

Garrantzitsua iruditzen zaizue
ikastetxeetan kulturen arteko aniztasuna lantzea? Parte hartzea gustatuko litzaizueke?

Zurrumurruei Aurre Egiteko tailerrak
aldez aurretik izena emanez antolatzen dira, Bitartean Jolasean elkartearekin harremanetan jarriz, 634 408 927 telefonoan. Neurrira egindako tailerrak dira, ikastetxe edo kolektibo bakoitzaren denboretara eta beharretara egokitzen direnak.

Parte hartu!

¿Os parece importante trabajar la diversidad intercultural en los centros educativos? ¿Os gustaría participar?

Los talleres de la Formación Antirumores se organizan mediante inscripción previa contactando con la Asociación Entretanto Entretente – Bitartean Jolasean, en el teléfono 634 408 927. Son talleres a la carta que se ajustan a los tiempos y necesidades de cada centro educativo o colectivo (familias, profesorado, alumnado,..).

¡Participa!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s